Hizkuntzen barneratze prozesuari buruzko gogoeta

Feli Etxeberria Sagastumek, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza zientzien fakultateko irakasleak, 2003an argitaraturiko Hizkuntzaren Psikopedagogia artikuluan oinarrituko da idatzi hau. Elhuyar editorialean argitaratu zen artikulu zientifiko bat da, 279 orrikoa. Bertan, hiru atal nagusi aurki ditzakegu: “Hizkuntzaren psikopedagogia: dimentsio teorikoa”, “Bigarren hizkuntzaren jabetze prozesua. Ikaskuntza eta irakaskuntza metodoak.” eta “Elebitasuna eta hezkuntza elebiduna”. Oraingoan bigarren atal nagusiko lehen bi azpi ataletan zentratuko gara.

Liburuaren eta atalen izenburuak ikusirik artikulu honek lehen hizkuntzaren eta bigarren hizkuntzaren jabetze-prozesuak aztertzen dituela ohartu gara, eta horrexek berak bultzatu gaitu artikulu hau aukeratzera. Hain zuzen, interes berezi bat sortu digu  hizkuntza berri bat ikasteko zein irakasteko estrategia berriak eskuratuko genituela pentsatu baitugu.

Sarreratxo honen ondotik, artikuluaren laburpen bat proposatuko dugu, ondorio eta hausnarketa batekin bukatzeko.

Bigarren atal nagusiko lehen bi azpi-atalak “Bigarren hizkuntza ikasteari buruzko ikuspuntu teorikoa” eta “Ikuspuntu linguistikoa” dira. Hala ere, lehen atalak sarrera moduko baten funtzioa du soilik, bigarrenean hasten dira sakontzen lehen hizkuntza (H1) eta bigarrenaren (H2) eskuratze-prozesuaren inguruko teoria eta eztabaidak, hauen artean “akatsaren” gaiak toki garrantzitsu bat duelarik.

Eskolak bigarren hizkuntzaren eskuratzekoan zein paper jokatzen duen komentatuz hasten da artikuluaren pasartea. Izan ere, eskola da H2 irakasten den toki nagusia eta ezinbestekoa. Horrela, tokiko egoera soziolinguistikoari egokitzeko ateak irekitzen zaizkio hiztunari, alde batetik. Gure kasuan adibidez, gaztelera irakasten digute mugan bizi garelako Alemanian ez luketenean bortxaz lehen aukeretan edukiko Gaztelera ikastea. Beste aldetik, eskolak hizkuntza gutxituei babesa ekar diezaieke, transmisio minimo bat segurtatuz. Hizkuntza batek ezaguera handian jasotzen badu ere eskolaren bitartez, zalantza jarria da eskolaren eraginkortasuna H2 irakasterakoan. Eskolak hizkuntza minorizatuei onarpen bat ematen die, baina ez da baitezpada eraginkorra. Eskola barruan hizkuntza baten parte teorikoa ikasten da baina gero hortik erabilerarako saltoa ez da erraza ematen, hau errazago emango da H2ak erabilpen balio funtzionalak (instituzionalak) baditu edota hiztunak erabiltzeko aukera handia edukitzeak, norberaren motibazio pertsonala ahaztu gabe. Azken batean H2a barneratzeak duen konplexutasunaren aurrean ikerlari anitz hizkuntz pedagogiaren oinarri teoriko baten beharra aldarrikatzen hasi ziren, eta hortik teoria anitz eta ikuspegi anitzekoak sortu dira, ikerlari guztiak adostasun batera ezin iritsi.

Oinarri teoriko horiek sortzen hasi baino lehen H1 eta H2ren jabetzen prozesuak ikertzen hasi dira ikerlariak, bi prozesuen antzekotasunek edo ezberdintasunek eta hauen zergatiei esker lortzen ahalko litzakeelako oinarri hori. Baina, konparazio ikerketa horiek berak deia desadostasunak ekarri dituztenak. Teoria nagusiak aurkeztu baino lehen testuan azaltzen joaten diren kontzeptu batzuk kontuan hartzekoak dira :

  Gramatika Unibertsala (GU): Hizkuntza guztien arteko gramatika komun bat da, hizkuntzak ikasi ahala hiztuna bere buruan eraikitzen hasten dena modu inkontzientean.
Kontzeptu honen eginbeharrak berak desadostasunak sortu ditu. Hiru tesi gailentzen dira : Bata, GU-rako sarbide zuzena, honek hiztunak GU modu berberean erabiltzen duela dio H1 zein H2 barneratzeko; Bestea, GU-rako zuzeneko sarbiderik eza, zeinak GU H1en jabetze tresna moduan erabiltzen dela dioen, baina ez H2ren jabetzerako; Eta azkena, GU-rako zeharkako sarbidea, H2 hizkuntzaren ikaskuntza garaian H1ek bitartekari lana egiten duela dioena.  
  Interlenguaia (Tarteko hizkuntza): Hiztun batek hizkuntza bat ikasten hasten denetik bere helburura arteko “hizkuntza traketsa”, etengabe garapenean dago nahiz eta fosildu ere egin daitekeen.  

Kontzeptuekiko puntua egin-eta, orotara hiru teoria nagusi gailentzen direla ikus dezakegu, lehena identitatearen hipotesia. H2 eta H1en eskuratze prozesuak antzekoak direla esatetik abiatzen da. Hala ere, hizkuntzaz naturalki jabetzea eta egoera formal batean ikastea ezberdintzen dituzte. Lehenengoan komunikaziorako bitarteko bat delako hizkuntza eta arauak sentipenetan oinarrituko direlako, bigarrenean aldiz hizkuntzaren jabetza helburu bat izango delako arau kontzienteekin. Hipotesi hau sustengatzen duten ikerlari batzuk honakoak dira : Ellis, Brumfiten, Krashen eta Clashen.

Beste hipotesietako bat aldagarritasunaren hipotesia da. Tarteko hizkuntzaren kontzeptutik sortzen den teoria da honakoa. H2an adierazten saiatuko den helduari ezkutuko egitura aktibatu egiten zaiola dio, output horrek ez du loturarik H1 eta H2 sistemekin. Hau da, hiztunak tarteko hizkuntza bat sortuko duela H1etik H2rako trantsizio gisa. Selinker, Corder eta Nemser dira hipotesi hau sustengatzen duten ikerlarietakoak.

Hasieran aipatu bezala akatsaren gaiak presentzia nabarmena du, datorren hipotesia, hots, analisi kontrastiboarena,akatsetan oinarritzen da hizkuntz pedagogiaren oinarri teorikoa proposatzeko. Hipotesia honen barnean ere beste bi korronte aurkituko ditugu : sendoa eta ahula. Sendoarekin hasteko, “a priori” ere deitzen zaio, H2ren eskuratze-prozesuan egingo diren akatsak aurreikus daitezkeela dio ikaslearen H1a kontuan hartuz, hain zuzen, H2 ikasterakoan H1ean pentsatzen dutelako. Beraz material pedagogikoa sortzeko sistematikoki H1 eta H2aren konparaketa egin beharko litzatekeela dio. Lado ikerlaria izan da ideia hau gehienbat garatzen joan dena, nahiz eta batzuek arrisku bat aipatu, egiazko zailtasunak izango ez diren zailtasunak aurreikustea.

Korronte ahulean edota “aposteriori”koan aldiz, ikuspegi prediktibotik interpretatibora pasa da. Hau da, akatsen analisian zentratuko da gehienbat. Berriz ere H1 eta H2ren arteko harremana ulertzeko beharra sentitzen da, baina oraingoan hauen analisia eta kontzientzia hartzearen bitartez xerkatuko dira hobekuntzak. Metodo honek hiztunaren hobekuntzak ikustea ahalbidetuko luke ere. Wardhaughen da AK ahularen sortzailea.

Ondorio bat egitearren, teoria ezberdinak proposatzen ditu artikuluak atal honetan, hizkuntzaren psikopedagogiari buruz zenbat ideia ezberdin dauden azpimarratzeko seguruenik.

Ez da baitezpada izan guk espero genuena, ideia asko aipatzen baitziren baina aski nahastuak. Hortaz loturak egiteko zailtasun batzuk aurkitu ditugu batzuetan eta gure ulermena zailagoa egin du. Erran daiteke espezializaturiko jendeari zuzendua zaiola. Ideia horiek batzuetan ez baitira izan guk nahi bezain garatuak, hau da, ideia asko interesgarriak eta erabilgarriak iruditu zaizkigu baina sakontasun faltagatik ezin izango genuke guk ezta ere iritzi sendo bat eraiki gaiari buruz, desadostasuna daudenarena ez ezik hasieran edozein zientzietan bezala.